XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esan dezagun, azkenik, bizkaieraz -ekin kasu markaren ordez -gaz (eta -kaz) dela erabiltzen dena: adiskideakaz, Jonegaz, e.a.

Seguraski ere bi atzizki hauek (-kin eta -gaz) desberdinak ziren garai batean.

Iparraldeko zenbait tokitan (zubereraz), berriz, -ekila da erabiltzen dena, nahiz Lafitteren iritziz, marka hau ez den guztiz bestearen baliokidea: aitarekila, amarekila, e.a.

21.7.2. Funtzioa eta erabilera

- Kidetasuna adierazteko erabiltzen da kasu marka hau:

(60) amarekin nago/(61) zure alabarekin ezkonduko naiz/(62) zurekin ez gara ados

- Denbora adierazteko ere erabiltzen da kasu hau (nahiz inesiboa den, ikusi dugun bezala, maizenik erabiltzen dena denbora adierazteko):

(63) ostegunarekin ezkondu zen

Denbora dela eta, aditz izena ere erabiltzen da kasu honetan denbora adierazteko zenbait euskalkitan, betiere etorkizunera edo orainari begira: zu etortzekin afalduko dugu denok batera, atea hestekin gertatzen da hau, hau ikustekin hitz eginen dugu, e.a.

- Zenbait hizkeratan, instrumentala oso gutxi erabiltzen denez, nahiago izaten da kasu hau erabiltzea, batez ere aditz soziatiboen kasuan.

Erabilera hau, zernahi gisaz, aski berria da eta sartaldekoa bakarrik:

Beste hizkera anitzetan (eremu zabalenetan), jakina, horretaz esango litzateke.